ABISUA
•
Garbitu baino lehen, itzali makina eta
desentxufatu. Ez bada halakorik erabiltzen,
makina su har dezake edo deskarga elektrikoak
eman ditzake.
•
Desentxufatu tarteka eta garbitu trapu garbi
batekin, hautsa eta kraka kentzeko. Pilatutako
hautsak aireko hezetasuna beregana dezake
eta su har dezake elektrizitatearekin kontaktua
eginez gero.
•
Erabili ongi xukatutako trapu hezea, makina
garbitzeko. Urarekin soilik busti garbitzeko
trapuak. Ez erabili alkoholik, gasoliorik,
pintura-disolbatzailerik edo bestelako
substantzia sukoirik. Ez erabili mukizapi-
paperik edo paperezko eskuoihalik.
Substantzia horiek makina barruko zati
elektronikoak ukitzen badituzten, baliteke
elektrizitate estatikoa sortzea edo su hartzea
edo deskarga elektrikoak ematea.
•
Begiratu energia-kableak eta entxufeak kalterik
daukaten. Egiaztatu makinak herdoilik, kolperik,
urradurarik, pitzadurarik ez duela, edo ez duela
bero gehiegi sortzen. Gaizki zaindutako
elementuak erabiliz gero, baliteke su hartzea
edo deskarga elektronikoa ematea.
KONTUZ
•
Makina barruan tenperatura altuko eta tentsio
handiko osagaiak daude. Osagai horiek ukituz
gero erre egin zaitezke. Ez ukitu eskuliburuan
adierazten ez den makinako zatirik.
•
Papera kargatzean edo trabatutako papera
kentzean, ibili kontuz eskuan ebakirik ez
egiteko paper-ertzekin.
Kontsumigarriak
ABISUA
•
Ez bota erabilitako toner-kartutxoak edo
antzerakoak sutara. Halaber, ez gorde
toner-kartutxoak edo papera su-iturrietatik
gertu. Bestela, baliteke tonerrak su hartzea,
ondorioz erredurak eta suteak eraginez.
•
Nahi gabe tonerraren edukia isuri edo
barreiatuz gero, bildu kontu handiz toner
partikulak edo garbitu kontuz trapu bigun
umel batekin eta ez ezazu toner-hautsa
arnastu. Ez erabili inoiz hauts-eztanden
aurkako babesik ez daukan xurgagailu bat
isuritako tonerraren edukia garbitzeko,
xurgagailua matxuratu edo deskarga
estatikoak sortutako hauts eztanda eragin
lezake eta.
Taupada-markagailu bat erabiltzen ari bazara
•
Toner-kartutxoak fluxu magnetiko baxua
sortzen du. Bihotz-markagailua erabiltzen
baduzu eta ohikoak ez diren gauzak sentitzen
badituzu, urrundu toner-kartutxotik eta joan
berehala medikuarengana.
KONTUZ
•
Kontu izan tonerra ez arnasteko. Horrelakorik
gertatuz gero, joan berehala medikuarengana.
•
Kontu izan tonerra begi edo ahora sar ez
daitezen. Horrelakorik gertatuz gero, garbitu
berehala ur hotza erabiliz eta joan
medikuarengana.
•
Kontu izan tonerrak zura azala ez ukitzeko.
Horrelakorik gertatuz gero, garbitu berehala
xaboi eta ur hotza erabiliz. Azalean narritadurarik
azalduz gero, joan medikuarengana.
•
Mantendu toner-kartutxoak eta bestelako
kontsumigarriak umeengandik aldenduta.
Toner-hautsa irentsiz gero, joan medikura edo
pozoi kontrol zentro batera.
•
Ez desmuntatu edo eraldatu toner-kartutxoa
edo antzerakoak. Bestela, tonerra isuri daiteke.
•
Toner-kartutxoaren zinta itsasgarria kentzean,
kendu guztiz baina gehiegizko indarrik egin
gabe, bestela tonerra isuri baitaiteke.
GARRANTZITSUA
Toner-kartutxoaren maneiua
•
Ziurtatu toner-kartutxoa heldulekua erabiliz
eusten duzula.
•
Ez ukitu toner-kartutxoaren memoria (
)
edo kontaktu elektrikoak (
). Makinaren
barruko danborren gainazala ez urratzeko edo
hori ikusgai ez jartzeko, ez ireki babes-mihia
(
).
a
c
b
Beheko ikuspegia
•
Beharrezkoa denean salbu, ez atera toner-
kartutxoa bilgarritik edo makina honetatik.
•
Toner-kartutxoa produktu magnetiko bat da.
Ez urbildu magnetismoari sentiberak diren
produktuei, diskete eta disko unitateak
esaterako. Bestela, baliteke gordetako datuak
hondatzea.
Toner-kartutxoaren biltegiratzea
•
Gorde ondorengoak betetzen dituzten
tokietan erabilera seguru eta egokia
bermatzeko.
Biltegiratze tenperatura tartea: 0 - 35
°
C
Biltegiratze hezetasun tartea: 35 - 85
%
HE
(hezetasun erlatiboa/kondentsaziorik gabe)*
•
Biltegiratu ireki gabe toner-kartutxoa erabili
behar den arte.
•
Toner-kartutxoa makinatik biltegiratzeko
kentzean, kokatu kendutako toner-kartutxoa
jatorrizko bilgarrian.
•
Toner-kartutxoa biltegiratzean, ez gorde
bertikalki. Tonerra solidotu da eta baliteke
jatorrizko egoerara ez itzultzea, astinduta ere.
* Hezetasun tartearen barruan egonda ere,
baliteke toner-kartutxoaren barnean ur tantak
(kondentsazioa) sortzea toner-kartutxoaren
barne eta kanpoaldean tenperatura ezberdina
bada. Kondentsazioak toner-kartutxoaren
inprimaketa kalitatea kaltetuko du.
Ez gorde toner-kartutxoa honako tokietan
•
Sugarren inguruan
•
Bost minutu edo gehiagoz eguzki-argi edo argi
distiratsu baten eraginpean dagoen toki baten
•
Aire gaziegia daukan toki baten
•
Gas korrosiboak dauden tokietan (aerosol
espraiak eta amoniakoa, adibidez)
•
Tenperatura eta hezetasun altuak dituen toki
baten
•
Tenperatura eta hezetasun aldaketa gogorrak
jasan ditzakeen toki baten, baliteke
kondentsazioa sortzea
•
Hauts asko dagoen toki baten
•
Haurren eskura dagoen toki baten
Kontu izan toner-kartutxo faltsuekin
•
Kontuan izan Canon toner-kartutxo faltsuak
daudela merkatuan. Toner-kartutxo faltsuak
erabiltzeak inprimaketa-kalitate edo makinaren
errendimendu txarra ekar dezake. Canonek ez
du erantzukizunik bere gain hartzen toner-
kartutxo faltsu bat erabiltzearen ondoriozko
matxura, istripu edo kalteen kasuan.
Informazio gehiago lortzeko, irakurri global.
canon/ctc.
Ordezko piezen eta toner-kartutxoen eta
antzerakoen eskuragarritasun epea
•
Makinarentzako ordezko piezak, toner-
kartutxoak, etab. makina modelo honen
ekoizpena eten ondoren zazpi (7) urtez izango
dira eskuragarri gutxienez.
Toner-kartutxoaren paketatze materialak
•
Gorde toner-kartutxoaren bilgarria, makina
hau garraiatzeko beharrezkoak baitira.
•
Baliteke paketatze materialen forma edo
kokalekua aldatzea, edo jakinarazpenik gabe
gehitu edo kentzea.
•
Toner-kartutxoaren zinta itsasgarria kendu
ondoren, deuseztatu tokiko legeen arabera.
Erabilitako toner-kartutxoaren eta antzerakoen
deuseztatzea
•
Toner-kartutxoa edo antzerakoak
deuseztatzeko, gorde jatorrizko bilgarrian
tonerraren sakabanatzea ekiditeko, eta
deuseztatu tokiko legeen arabera.
Oharra
Produktu-izena
Segurtasun-araudiek produktuaren izena
erregistratuta izatea eskatzen dute.
Produktu hau saltzen den zenbait eskualdetan,
parentesi arteko izenak ( ) erregistratuta egon
daitezke.
1238P / 1238Pr (F176500)
EB Zuzentarauen EMC eskakizunak
Ekipo honek EB Zuzentarauaren oinarrizko EMC
eskakizunak betetzen ditu: Adierazten dugu
produktu honek EC Zuzentarauaren EMC
eskakizunak betetzen dituela, 230 V, 50 Hz-ko
sarrerako sare elektrikoan, nahiz eta produktuaren
baloratutako sarrera 220-240 V, 50/60 Hz da.
Babestutako kablea erabili behar da EB
Zuzentarauaren EMC eskakizun teknikoekin
betetzeko.
Eranskina
182
Eu
Summary of Contents for 1238P
Page 7: ...7 En ...
Page 11: ...11 Fr Note ...
Page 15: ...15 De ...
Page 19: ...19 It ...
Page 23: ...23 Notas Es ...
Page 27: ...27 Ca ...
Page 31: ...31 Eu Oharra ...
Page 35: ...35 Pt Notas ...
Page 39: ...39 El Σημειώσεις ...
Page 43: ...43 Da Note ...
Page 47: ...47 Nl Aantekeningen ...
Page 51: ...51 No Notat ...
Page 55: ...55 Sv Anteckningar ...
Page 59: ...59 Fi Muistio ...
Page 63: ...63 Ru Для заметок ...
Page 67: ...67 Uk Нотатки ...
Page 71: ...71 Lv Piezīmes ...
Page 75: ...75 Lt Pastaba ...
Page 79: ...79 Et ...
Page 83: ...83 Pl Notatki ...
Page 87: ...87 Cs ...
Page 91: ...91 Sk ...
Page 95: ...95 Sl Zapisek ...
Page 99: ...99 Hr Bilješka ...
Page 103: ...103 Hu Jegyzetek ...
Page 107: ...107 Ro Notă ...
Page 111: ...111 Bg Бележки ...
Page 115: ...115 Tr ...
Page 119: ...119 Ar ﻣذﻛرة ...
Page 123: ...123 Fa ...
Page 124: ...124 ...
Page 135: ...135 En ...