65
8. ERREZETAK
Limoizko sorbetea
Osagaiak:
6 limoiren zukua
200 gr azukre
435 ml ur
Prestaketa:
Arrasapatu 5 limoiren azala eta zukua
atera sei limoiri. Utzi azukrea ur berotan
disolbatzen 10 minututan, eta gehitu
arraspatutako limoi azala. Gehitu limoien
zukua eta utzi hozten. Bota nahasketa
izozkiak egiteko makinan eta jarri makina
funtzionamenduan. Utzi martxan 30
minututan. Izozkia eginda dagoenean,
eduki izozkailuan ordu erdi batez.
Marrubizko sorbetea
Osagaiak:
435gr marrubi
90 gr azukre
145ml ur
½ koilarakada limoi zuku
Prestaketa:
Garbitu marrubiak eta kendu zurtoinak.
Nahastu osagai guztiak. Jarri ura irakiten
eta gehitu azukrea. Eduki irakiten ura
azukre guztia disolbatuta egon arte.
Utzi almibarra pixka bat hoztu arte.
Bota limoi zukua eta almibarra marrubi
purearen gainean. Jarri nahasketa
izozkiak egiteko makinan eta jarri makina
funtzionamenduan. Utzi martxan 30
minututan.
Ondoren, jarri azkeneko nahasketa
izozkailuan ordu erdi batez.
Bainilazko izozkia
Osagaiak:
180ml esne
180ml esnegaina harrotzeko
1,5 makiltxo bainila irekita
4 arrautzaren gorringoak
65 gr azukre
Prestaketa:
Irakin esnea harrotzeko esnegainarekin eta
bainila makiltxoekin, eta utzi hozten.
Irabiatu gorringoak azukrearekin, kolorez
aldatu arte eta bere tamaina bikoiztu arte.
Arraspatu bainila makiltxoa barrutik, eta
gehitu arraspatutakoa esneari. Berotu
nahasketa irakin arte, eta ondoren bota
gainera gorringoak. Bota nahasketa
izozkiak egiteko makinan eta jarri makina
funtzionamenduan. Utzi martxan 30
minututan.
Izozkia makinan prestatu ondoren, sartu
izozkailura eta utzi bertan ordu erdi batez.
Pistatxozko izozkia
Osagaiak:
180ml esnegaina harrotzeko
180ml esne oso
3 arrautzaren gorringoak
150 gr azukre
1,5 koilaradatxo arrazpatutako limoi azal
Prestaketa:
Irakin harrotzeko esnegaina esnean
nahastuta, eta gehitu azukrea. Irabiatu
arrautzen gorringoak, eta gehitu batera
berotutako esnea eta esnegainaren
nahasketaren pixka bat. Irabiatu nahasketa
hori eta nahastu gabe gelditu den esneari
gehitu, esnegainarekin batera, eta bota
lapikoan. Azken nahasketa hori Maria
bainuan jarri, irabiatzen jarraitzen duzun
bitartean. Berotu pure bat bezain lodi egon
arte.
Gehitu orain limoi azala arraspatuta.
Utzi hozten hozkailuan. Ondoren, bota
nahasketa izozkiak egiteko makinan eta jarri
makina funtzionamenduan. Utzi martxan
30 minututan. Izozkia makinan prestatu
ondoren, sartu nahasketa izozkailura eta
utzi bertan ordu erdi batez.
Limoizko izozkia
Osagaiak:
180ml esnegaina harrotzeko
180ml esne oso
3 arrautzaren gorringoak
150 gr azukre
1,5 koilaradatxo arrazpatutako limoi azal
Prestaketa:
Irakin harrotzeko esnegaina esnean
nahastuta, eta gehitu azukrea. Irabiatu
• Erabili zuku %100 naturalak izozkiak
zaporerik handiena izatea ziurtatzeko.
• Aholkatzen da nahastu beharreko
osagaiak gutxienez 10ºC-tan egotea.