e u s k a r a
70
nahikorik ez duten pertsonek erabil dezakete tresna hau, betiere,
tresna segurtasunez erabiltzen irakasten bazaie eta dakartzan
arriskuak ulertzen badituzte. Umeek ez dute tresnarekin jolastu
behar. Umeek ez dituzte mantentze- edota garbitze-lanak egingo
inoren kontrolik gabe.
•
OHARRA:
Koipe edo gantzekin aritzean, ez utzi sukaldea
zaintzarik gabe, sutea piz daiteke-eta. Ez saiatu SEKULA su bat
urarekin itzaltzen. Desentxufatu tresna eta estali garrak estalki
batekin edo suaren aurkako tapaki batekin.
•
OHARRA:
Sute-arriskua: Ez gorde objektuak sukalde gainean.
• Ez erabili sekula lurrun bidezko garbigailurik tresna garbitzeko.
• Tresna ez da diseinatu kanpo-etengailu tenporizadore batekin edo
urrutiko agintearekin funtzionatzeko.
•
Modelo elektronikoak:
Tresna deskonektatzeko, sakatu (
)
segundo batzuez. Txistu luzea entzungo da eta pantaila digitala
itzali egingo da, tresna itzalita dagoela adierazteko.
Agintea duten modeloak:
Elementua itzaltzeko, jarri erregulagailua
“0” posizioan.
• Saiatu ontziak kristalaren aurka ez kolpatzen.
• Ez dira erresistentziak ontzirik gabe martxan jarri behar.
• Elikagaiak prestatzeko baino ez erabili tresna. Ez erabili plaka
sukaldeko gainazal gisa.
• Ez bota ur hotzik plaka gainera bero dagoenean.