e u s k a r a
73
3
Mantentzea eta
garbitzea
• Ez erabili lurrunez garbitzeko inolako
makinarik.
• Garbitu sarri zure plakaren gainazala, hozten
denean. Ez erabili produktu edo esponja
urratzailerik.Garbitzeko, erabili zapi umela eta
xaboi ura 3.1.1)
• Astean behin, plaka erabat garbitu
bitrozeramikarako produktu bereziekin. Zure
bitrozeramika garbitzeko eta zaintzeko VITRO-
CLEN gomendatzen dizugu.
• Gogor itsatsitako zikinkeria kentzeko, erabili
beirak garbitzeko errasketa berezi bat 3.1.2)
• Deskuiduan, plaka gainean azukrea edo
azukrea duen zerbait edo plastikoa erretzen
bada, garbitu lehenbailehen, plaka bero
dagoen bitartean; bestela, orbanak geldi
daitezke betiko.
• Errasketaren hortzak egoera onean beharko
du; hala ez bada, aldatu.
uzteko, sakatu programatutako fokuaren tekla eta
aukeratu beste potentzia bat.
2.10 Bitroak agintedunak.
Ziurtatu eragingo
duzun fokua erabili nahi duzun bera dela
(2.10.1). Agintea nahi duzun aldera biratu, eta
funtzionamendu-argia piztuko da (2.10.2). Argi
horrek fokua itzali ondoren oraindik bero dagoela
ere adierazten du.
Foku bikoitza edo erretilu-fokua duten
modeloetan, agintea ezkerrerantz biratuta
fokuaren zati bat erregulatzen da, eta
eskuinerantz biratuta, berriz, foku osoa (2.10.3)
2.11 Fokua itzaltzea.
Aukeratu
0
potentzia itzali
nahi duzun fokutik.
2.12 Hondar-beroa.
Plaka erabili ondoren, fokuek
bero jarraitzen dute denbora-tarte batez,
aukeratutako potentziaren arabera, eta oraindik
bero dauden fokuetan bat edo puntu bat
ikusiko da.
Ez ukitu foku horiek, erre zaitezke-
eta.
Oharra:
Argindarra mozten bada, berriro datorrenean
ez da irudia ikusiko nahiz eta kozinatzeko erabili
den aldea oraindik bero egon. Beraz, kontuan izan
hori.
2.13 Blokeo-funtzioa.
Haurrek plaka erabil ez
dezaten, sakatu tekla 3 segundoz, eta horrela
blokeoa aktibatuko duzu. Desblokeatzeko, berriro egin
gauza bera.
Gomendioak:
• Ez eman kolperik ontziekin kristalaren gainean.
• Aluminiozko ontziak ez dira gomendatzen, beiraren
gainean orbanak sor ditzaketelako, ez bada altzairu
herdoilgaitzezko babesa dutela azpian.
• Bero-fokuek ez dute funtzionatu behar gainean
ontzirik ez badute.
• Ontziaren azpiak laua izan behar du eta siku egon
behar du.
• Ziurtatu ontziek erabiliko duzun fokuaren diametroa
edo handiagoa dutela, eta ontzia bero fokuaren
gainean jartzerakoan, fokuaren erdi-erdian jarri.
• Ahal bada ez mugitu ontziak, beiran markak egin
daitezke-eta.
• Plaka janariak prestatzeko baino ez erabili; inoiz ez
lan-mahai bezala.
• Ez isuri zuzenean ur hotzik oraindik bero dagoen
plakaren gainean.
Adi:
Kozinatzeko guneen etenkako funtzionamenduak
ez du esan nahi matxuratuta daudenik. Aukeratutako
potentziaren arabera tarte luzeagoetan edo
laburragoetan piztuta edo itzalita izango dira.
4
Ingurumena
Plaka ingurumena babesteko diseinatu da.
Ingurumena zaintzen du.
Erabili beti janari
bakoitzari dagokion potentzia, eta ontziak
aukeratzerakoan, kontuan izan beti prestatu
behar duzun janari kantitatea. Beroa hobekien
transmititzen da ontziaren azpia eta egosketa
gunearen diametroa neurri berekoak direnean.
Kozinatzen bukatzen duzunean, ontzia janaria
prestatu duzun fokuan bertan utz dezakezu;
horrela, bertan metatutako hondar-beroa erabil
dezakezu eta energia aurreztu.
Erabili beti tapa tenperatura mantentzeko,
lurrunaren bidez beroa galtzen baita.
Tresna elektriko eta elektronikoen hondakinen
kudeaketa.
Ez nahastu aparatuak etxeko ohiko hondakinekin.
Utzi zure plaka hondakin bilketarako zentro berezi
batean.
Etxetresna elektrikoen birziklatzeak osasunerako
eta ingurumenerako ondorio kaltegarriak
saihesten ditu, eta energia eta baliabideak
aurreztea ahalbidetzen du.
Informazio gehiago nahi izanez gero, jar zaitez
harremanetan herriko agintariekin edo plaka erosi
zenuen saltokiarekin.